Elkororen behin betiko askatasuna dela-eta, poztasuna

Pozik eta ezustean. Horrelaxe hartu dute Jose Luis Elkorok eta haren senitartekoek Bergarako alkate ohiaren behin betiko askatasunaren gaineko albistea. Ezustean, ez zekitelako ea abokatuek lortuko ote zuten 1998an Elkorok izandako espetxealdiko hemezortzi hilabeteak aintzat hartuko zioten. Eta pozik hartu dute albistea, jakina, ezarritako zigorra etxean betetzen diharduen arren, Herri Batasunako bultzatzaile ohiari ezarritako baldintzek asko mugatu dutelako haren eta haren ingurukoen askatasuna.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.