Martxan da etxe honek antolatzen duen Udako Argazkien XI. Goiena Lehiaketa, eta orain jendeak parte hartzea besterik ez da falta. Oporretan ateratakoa izan edo ez, munduko bazterren baten nahiz etxe ondoan, uda ukitua duen edozein argazkik balio du. Parte hartzeko hainbat bide daude eta sariak ere ugari. Irailaren 20ra arte bidali ahalko dira argazkiak. Informazio guztia, hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.