Iragarpenaren arabera, Arrasate inguruan 36 gradutara ailegatuko dira termometroak, hego eta hego-ekialdeko haizearekin. Eta zapatuan zertxobait freskatuko badu ere, domekan berriz igoko dira tenperaturak. Hala dio Euskalmeten iragarpenak.
Hori horrela, Osasun sailak oinarrizko gomendio batzuk ekarri ditu gogora:
- Ur asko edatea.
- 12:00etatik 16:00etara kalean ez ibiltzea.
- Elikadura zaintzea.
- Etxea fresko edukitzeko, pertsianak jaistea, batez ere eguerdi partean.