Eibarrek Atxabalpen hasi ditu entrenamenduak

Eneko Azkarate 2015ko uzt. 8a, 14:23

Eibar taldeak gaur hasi ditu entrenamenduak. Debagoienean, gainera. Izan ere, Arrasateko Atxabalpen ekin die aurre denboraldiko prestatze saioei, iaz Bergarako Agorrosien bezala. Oraindik ere talde guztia osatzeke eta lehen mailan ala bigarrenean ariko den erabateko ziurtasunik barik, baina gorenekoan jokatzeko esperantzarekin. Zapatuan Bergaran entrenatuko dira, 10:00etatik aurrera.

Mondrate Arrasateko Areto Futboleko udako lehen kanpusean diharduten neska mutikoak ere gerturatu dira Eibarren entrenamendua ikustera.

Aurpegi berriak Atxabalpeko berdegune ederrean, Jose Luis Mendibilibar entrenatzailearena, esaterako. Harekin batera, iaz Gaizka Garitanorekin ibili zen Andoni Azkargorta antzuolarra ere. Mendilibarrek ondoan nahi du.

Irureta, Gartzia, Errasti edota Lillo, ikusleen begien aurrean, baina iazko taldetik baja asko ere bai, horien artean, Javi Lara eta Manu del Moral. Ez batek ez besteak ez dute armaginekin jarraituko.

Eta entrenamenduari begirik kendu barik, harmailetan, Fran Garagartza Eibarreko kirol zuzendaria. Hark badauka nahikoa lan, hurrengo egunotan, taldea osatzeko fitxaketak egiten…

Besteak beste, ziurtatu du denboraldi berrian Atxabalpe eta Agorrosin, biak, erabiliko dituztela entrenatzeko. Eta, horretaz gain, baita hil honen 24an lagunarteko futbol partidua jokatuko dutela Agorrosinen Eibarrek eta Real Unionek: Bergarako jokalariek dohain izango dute sarrera, gazteek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 15.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak