Aurten ere jende askok aprobetxatu ditu udako merkealdiak prezio baxuagoetan aurretik erosi ez dutena erosteko. Intersport eta Belar Meta dendetako jabeek diotenez salmenta asko egin dituzte beherapenen lehen egunean; izan ere, aurten beroa berandu eta gogor iritsi denez, udako eta hondartzarako arropa asko saldu dute. Hori horrela, euren dendatan pertsona bakoitzak gastatu duen batez bestekoa, 50 euro izan dira.