Isabel Guridiren kemena eta ondarea jasotzen duen erakusketa ireki dute Ibarraundin
Goiena
2015eko ekainaren 29a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Isabel Guridik – pertsona, irakaslea, ikertzaileak – egindako lanak belaunaldi askotan utzi du marka bai Eskoriatzan zein Leintz osoan ere. Herrian bere kemen eta lan nekagaitzarengatik maitatua eta ibar osoan eskola-museoarengatik ezaguna zen. Eskoriatzako toponimia aztertzen hasi zeneko garaitik egun musika eskolako sotoan zegoen museo txikira arte, egindako ibilbide oparoa jasotzen da erakusketan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!