Eguenean eman zuen jakitera Espainiako Auzitegi Gorenak herriko tabernen auziaren inguruko epaia. Gorenaren sententziak berretsi egiten du iazko uztailean Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia, 107 herriko taberna, elkarte eta egoitza konfiskatzea eskatzen zuena, tartean, Bergarako Artatse elkartea eta Arrano taberna. Elena Laka abokatuak egin du sententziaren irakurketa eta egungo egoeraren eta aukeren analisia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.