Lurraldeari "egonkortasuna" emango dion gobernua bultzatuko du Markel Olanok

Eneko Azkarate 2015ko eka. 23a, 15:09

Arratsaldean egingo da Gipuzkoako ahaldun nagusia hautatzeko bozketa. EH Bilduko Xabier Olanok eta Markel Olanok gobernu programak aurkeztu dituzte Batzar Nagusietan. Markel Olano izendatuko dute diputatu nagusi.

Batzar Nagusien kanpoaldean elkarretaratzea egin dute herritar batzuek Errausketari ez leloa irakur zitekeen pankarta eskuetan: "Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain".

EAJk eta PSE-EEk lurraldeari eta Foru Aldundiari egonkortasuna emango dietela adierazi du Markel Olano EAJren ahaldungai nagusiak gaurko Batzar Nagusietako inbestidura saioko hitzaldian. Errauste planta egingo dutela, aberastasun eta fortuna handien zerga aldatu egingo dutela eta Etzegarate eta Irun artean Lehendabiziko Errepide Nazionaletik igarotzen diren kamioien matrikulak irakurtzeko gailu bat jarriko duela adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak