Markel Olano (EAJ): "Autokritikoak izango gara orain arteko politika egiteko moduekin, egungo kultura politikoarekin"

Sei erronka aurkeztu ditu Markel Olanok bere hitzaldian. Hona hemen oso-osorik.

SARRERA

Diputatu Nagusia, Batzar Nagusietako presidente anderea, diputatuak, batzarkideak eta gaur Diputatu Nagusi izendatzeko osoko bilkura honetara gerturatu zaretenoi, egun on eta mila esker hemen izateagatik.

Ohorea da niretzat, lau urteren ondoren, berriz ere hemen egotea Diputatu Nagusi izateko hautagai gisa. Gaur, Eusko Abertzaleak taldearen izenean, Gipuzkoako Diputatu Nagusitarako hautagai bezala, gure egitasmoa aurkeztuko dut zuen guztion aurrean. Gure ustez, egitasmo hau da Gipuzkoak dituen erronka nagusienei erantzuteko egitasmorik egokiena eta herritarren gehiengo zabal baten borondatearekin bat egin dezakeena.

Argi daukagu ez dela legealdi erraza izango, Gipuzkoa egoera konplexuan baitago: Testuingurua benetan zaildu da krisi ekonomikoaren eta azken lau urteetako kudeaketaren ondorioz. Hori dela eta, berriro ditugu mahai gainean konpontze bidean ziren arazoak, eta horiei aurre hartu beharko diegu lehenbailehen.

Gauzak horrela, eta hauteskundeak irabazi ondoren, Gipuzkoari behar duen eta gipuzkoarrek eskatzen duten norabide aldaketa emateko konpromisoa hartzen dugu. Hala agindu zigutelako herritarrek pasa den maiatzaren 24eko hauteskundeetan. Azken lau urteotako dinamika ikusirik, herritarrek programak, lehentasunak eta politika egiteko moduak eraldatzeko eskatu digute.Eta, hori lortzeko, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak akordioa landu dugu lurraldeari egonkortasuna eman, arazoak konpondu eta herritarren beharrak asetzeko.

Argi daukagu Gipuzkoak proiektu berri bat behar duela. Hori dela eta, proiektu positibo, ireki eta eraginkorra prestatu dugu datozen lau urteetarako. Gobernu onean oinarritutako politika publikoak abiatuko ditugu, herritarrengandik hurbil eta zehaztasunez diseinatuak izango direnak. Gipuzkoak ikuspuntu politiko zabal eta integratzailea behar du, elkarrizketan eta akordioan oinarritzen dena.Eta guk hori lortzeko konpromisoa hartu dugu, proiektu politiko zabal, etiko, eraginkor eta autokritikoaren bidez. 

 

Elkarrizketara eta eztabaidara irekitako proiektua

Gure ekintza politikoa irekia eta zabala izango dela diodanean esan nahi dut herritarren borondatea errespetatuko dugula, eta elkarrizketara eta eztabaidara irekia egongo dela. Oso gogoan izango ditugu printzipio demokratikoak; ondorioz, arerio politikoa, gehiengo demokratikoak eta erakunde sistema  errespetatuko ditugu.

Horri lotuta, honako gogoeta hau egin nahi nuke: Nire ikuspegiaren arabera, ez dugu normalizazio politikorik lortuko Euskal Herrian euskaldunok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea gauzatzen ez den bitartean.

Beraz, herritarrekin elkarrizketa bilatuko dugu etengabe, Gipuzkoa ezin delako aldebakartasunetik eraiki. Gipuzkoarren konfiantza berreskuratuko dugu etorkizuna guztion artean eraiki dezagun. Hitzarmen politiko eta soziala nahi ditugu.

 

Proiektu etikoa

Gure gizarteak aurrerapauso ikaragarria eman du ETAk, duela ia lau urte, indarkeria utzi zuenetik. Baina, oraindik ere, lan handia daukagu aurretik benetako elkarbizitza demokratikoa lortu nahi badugu. Euskal gizartearen dimentsio etikoak eta indarkeriarekiko adierazi duen gaitzespenak berebiziko garrantzia izan dute egungo egoerara iristeko. Eta, hemendik aurrera ere, bide hori jorratu behar dugu, Herri honetan gertatu diren giza eskubideen zapalkuntzak aitortzen, eta bizikidetzaren aldeko urratsak ematen.

Helburu hori lortzeko, injustiziaren memoria zaindu beharra daukagu, eta arreta jarri biktimen saminean eta sufrimenduan. Halaber, bizikidetza osasuntsuaren alde lan egiten jarraitu behar dugu, bai eta indarkeria alboratu dutenei elkarbizitza demokratikora igarotzea ahalbidetu ere.

 

Proiektu eraginkorra

Azken hamarkadetan egindako apustu estrategikoari esker, Euskadik eta Gipuzkoak Europan punta puntakoa den ongizate maila lortu dute. Hala berretsi du Ikerketa Zientifikoen Batzorde Gorenak egindako Krisiaren Atlasak: Bizi itxaropena, bizi maila eta hezkuntza sistema aztertu ondoren, Euskadi Europako giza garapenaren lehen mailan kokatu du, Norvegia eta Islandiaren atzetik.

Eta bide horretan lan egiten jarraituko dugu, proiektu eraginkor baten bidez, garapen iraunkorra; gizon eta emakumeen arteko berdintasuna; enpresen parte hartzea eta enpresen kooperazioa; justizia soziala eta solidarioa; lurralde oreka; guztientzako kalitatezko hezkuntza, osasuna eta babes sistema; eta gizarte zibilaren parte hartze demokratikoa eta plurala lortzeko.

 

Proiektu autokritikoa

Autokritikoak izango gara orain arteko politika egiteko moduekin, egungo kultura politikoarekin. Gure helburua da eraginkorragoak izatea eta herritarrekin hobeto konektatzea. Gaur egun gizartea politikarengandik oso urrunduta baitago.

Kudeaketa horizontala egingo dugu, gainerako erakundeekin taldean lan egingo dugu eta gizarte aktore garrantzitsuenak deliberazio publikora txertatuko ditugu. Gipuzkoarentzat proiekturik onena nahi dugu, eta herritarren eskutik lortu nahi dugu. Eztabaida argiak sortuz, proposamen zehatzak eginez eta konpromiso errealak hartuaz. Herritarrek ez dituzte promesak nahi; egia jakin nahi dute, gauzak argitasunez azaltzea. Horrela bakarrik lortuko dugu sinesgarritasuna.

Como decía, es para mí un honor volver a presentarme ante ustedes como candidato a Diputado General de Gipuzkoa. Y, como tal, me comprometo a dar al territorio el cambio de rumbo que necesita y reclaman las y los guipuzcoanos, a través de un proyecto abierto, ético, eficaz y autocrítico.

Soy consciente de que el territorio se encuentra en una situación delicada como consecuencia de la crisis económica y la gestión realizada durante los últimos cuatro años, y que la sociedad está cada vez más desarraigada de la política. Por eso, hemos alcanzado un acuerdo con el Partido Socialista de Euskadi para dar al territorio la estabilidad que necesita, solucionar los problemas generados en la pasada legislatura y atender a las necesidades de la gente.

En este sentido, uno de los principales retos que nos hemos propuesto es el de transformar las formas de gobernar y hacer del Buen Gobierno la seña de identidad de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Debemos conseguir que las y los guipuzcoanos sientan cerca la institución y que estén orgullosos de ella y de las políticas que se impulsan desde la misma como, por ejemplo, el conjunto de las políticas sociales, los servicios de las infraestructuras viarias, el impulso a la oferta cultural, el apoyo a la empresa etc. Porque todo es Gipuzkoa y todo eso se gesta desde la Diputación Foral.  

Argi daukagu beharrezkoa dela erakundea indartu eta ikusgarriagoa egitea. Eta, hori lortzeko eraginkortasunez gobernatuko dugu, eta honako neurri berri hauek abiatuko ditugu:

  • Gardentasunetik konfiantzara pasatuko gara. Gardenak izango gara, eta hala jokatuko dugu. Herritar, politikari eta erakundeen arteko harremana konfiantzan oinarritu behar da.
  • Parte hartzea sustatuko dugu, eta herritarrak eta eragile sozialak parte hartze prozesuen erdian kokatuko ditugu.
  • Kontuak emango ditugu herritarren aurrean, eta gobernua eta zerbitzu publikoen gaineko kontrola bermatuko dugu.
  • Jarrera etikoa nabarmenduko da kontratazioetan, proiektuetan eta kudeaketa publikoaren eguneroko jardunean.
  • Gure gobernuak herritarrekin eta gizarte eragileekin harremana sustatuko du teknologia berrien bidez. Parte hartzea, eztabaida eta deliberazioa bilatuko ditugu.
  • Berdintasuna lortzea, gizarte bazterketa ekiditea eta ingurumena sustatzea izango dira lehentasunak.

Abiapuntu honetatik, ziur naiz gure helburuak betetzeko gai izango garela, eta, hainbestetan errepikatu ditugun honako lehentasunak lortuko ditugula: ekonomia sustatzea, industria babestea, zerbitzu sozialak indartzea, hondakinen arazoa konpontzea, bizikidetza finkatzea, errepide sarea amaitzea, eta parte hartzea, kultura eta euskararen erabilera sustatzea.

Lehentasunak finkatu ditugu, eta horiek lortzeko programa sendoa daukagu. Horiekin guztiekin Gipuzkoari merezi duen maila emango diogu, gipuzkoarrak harro sentiaraziko dituena. Lurralde sendo eta kohesionatua nahi dugu, Europako herrialde garatuenei begira egongo dena, alegia.

Datorren legealdirako ezarri ditugun erronka nagusienen berri emango dut jarraian:

 

LEHEN ERRONKA: SUSTAPEN EKONOMIKOA ETA ENPLEGUA

Inongo zalantzarik gabe, sustapen ekonomikoa eta enplegua izango dira gure Gobernuaren lehentasuna. Izan ere, 44.400 gipuzkoar daude gaur egun langabezian, eta milaka eta milaka enpresa bizirauten ari dira ahal duten moduan. Egoera horretan, ezinbestekoa da enpresei babesa ematea lanpostuak sor ditzaten. Hori baita herritarren kezka nagusiena, eta baita nirea ere.

Ongizatea eta aberastasuna sortzea txanpon beraren bi aurpegiak dira, eta beharrezkoa da bien arteko oreka lortzea, batez ere, kontuan hartzen baditugu egungo langabezia tasak.

Krisi egoera honetan, beharrezkoa da egoerari eustea eta lehiakorrak izatea. Eta, helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da erakunde publiko eta pribatuek testuinguru lehiakorra sortzea.

Lehiakorrak izan behar gara enplegua sortzeko. Beste era batera esanda: gero eta lehiakorragoak izan, orduan era gehiago haziko gara, eta lanpostu eta aberastasun gehiago sortuko dugu.

En este sentido, hemos fijado los siguientes ejes de actuación para alcanzar una mayor competitividad:

 

INVERSIÓN

Impulsar y desarrollar las infraestructuras necesarias para el crecimiento económico, la mejora de la competitividad y el empleo.

INNOVACIÓN

Apoyar a la I+D+i para configurar un tejido empresarial innovador capaz de competir internacionalmente y garantizar un empleo de calidad en Euskadi.

INTERNACIONALIZACIÓN

Proyectar internacionalmente Gipuzkoa y sus empresas en el mundo, apoyando en esa vocación y actividad de internacionalización tanto a las empresas tractoras como a nuestro tejido de PYMES.

INDUSTRIALIZACIÓN

Reforzar la apuesta por mantener y desarrollar en Gipuzkoa un tejido industrial y de servicios avanzados, competitivo y sostenible en el tiempo, que constituya una base fundamental de la estructura económica de nuestro País, apoyando especialmente la competitividad de las empresas en dificultades.

A las que deberíamos añadir otros dos.

Las PERSONAS: son los actores principales y el factor clave de la competitividad de las empresas, sin cuyo compromiso e implicación las oportunidades pueden tornarse amenazas.  Prácticamente el 95% de las empresas industriales tiene menos de 50 trabajadores. Lo cual confiere aún más importancia, si cabe, al proyecto compartido.  

Los INSTRUMENTOS DE FINANCIACION que complementen, nunca suplan, el riesgo en el que se embarca quien decide llevar adelante una iniciativa.

Gipuzkoa necesita que todos sepamos a dónde nos dirigimos y dónde están las apuestas y las oportunidades de negocio; el territorio necesita que rememos todos a una, en la misma dirección.

En la pasada legislatura, los grupos junteros del PNV y del PSE presentamos importantes proyectos de norma foral, conocidos como Planes Anti Crisis, que fueron aprobados por la mayoría de las Juntas Generales.

Sin embargo, una vez formado el nuevo gobierno, que sí tendrá como prioridad la promoción económica y el empleo, dichas normas forales deben ser sustituidas por instrumentos propios de un gobierno, que se adapten mejor a los objetivos emprendidos, garantizando una mayor flexibilidad y eficacia.

En esta línea, adquirimos el compromiso de aprobar un plan de actuación riguroso que suponga destinar anualmente una partida económica de 50 millones de euros para la promoción económica y el empleo.

Asimismo, reinstauraremos el Programa Sarbideak dirigido a personas con especiales dificultades de acceso al empleo  en Gipuzkoa, con especial atención en los mayores de 45 años.

Además, fomentaremos la primera experiencia laboral entre los más jóvenes, mediante contratos en prácticas en empresas guipuzcoanas en el exterior, contratos en formación-prácticas en sectores emergentes, y con el programa de capitalización de las prestaciones por desempleo.

También están entre nuestros objetivos plantear medidas especiales de apoyo a zonas deprimidas, con especial énfasis en Pasaialdea; así como fomentar la participación de las y los trabajadores en la empresa; y poner en marcha una Agencia Coordinada de Transferencia Tecnológica en Nano y Biotecnología para ayudar a los centros tecnológicos y de investigación a orientar su actividad a la creación de nuevos productos y nuevas empresas.

 

SEGUNDO RETO: LA POLÍTICA SOCIAL

Garantizar el futuro de la protección social de las y los guipuzcoanos y profundizar en la mejora del modelo y de los servicios, será otro de los ejes estratégicos para los próximos cuatro años.

Dudarik gabe, gipuzkoar guztiei  babes soziala bermatzea izango da geure beste helburuetako bat. Ez dugu inor bide bazterrean utziko. Eta epe luzeko estrategiak abiatuko ditugu gizartearen zaharkitzeari, jaiotze tasa baxuari eta gainerako erronka demografikoei aurre hartzeko.

Gipuzkoa tiene importantes retos en materia de protección social, de afianzamiento y consolidación de los cimientos del estado de bienestar, respondiendo a los cambios que se están produciendo tanto a nivel demográfico (envejecimiento de la población, estructura familiar, etc.) como a las necesidades crecientes de protección social.

Asimismo, es importante señalar la especificidad del modelo consolidado en Gipuzkoa, basado en la colaboración con el tercer sector en todos los ámbitos de su competencia.  En muchos casos, las organizaciones del tercer sector han sido quienes han comenzado a prestar servicios cuando las Administraciones no lo hacían. Hoy en día, seguimos abogando por el mantenimiento de un sistema de servicios sociales de responsabilidad pública, en colaboración con las organizaciones del tercer sector. No se puede obviar su conocimiento de la realidad, su cercanía al problema y su experiencia en la gestión. Y se debe poner en valor.

La guipuzcoana es una sociedad altamente cohesionada en términos de bienestar económico y atención social. Las administraciones públicas vascas han duplicado en la última década los recursos dedicados a la atención e inversión de los servicios. Y debemos continuar por ese camino, aparcando estrategias que han intentado sustituir el modelo de los servicios sociales del territorio, para avanzar hacia un modelo de gestión directa de todos los servicios sociales, sin tener en cuenta la calidad de los servicios prestados.

La evolución de la demografía, con una esperanza de vida que ha aumentado de forma manifiesta en el último siglo (20 años más de esperanza de vida en el siglo XX), y que aumentará 10 años más en los próximos años para el 2050, indica que los recursos destinados a las personas mayores deberán aumentar en los próximos años. Y que tendremos la necesidad de promover un envejecimiento activo, a través de programas y actuaciones específicos.

La atención no deberá centrarse únicamente en el aspecto asistencial. Las políticas de prevención y de envejecimiento activo serán fundamentales, dentro de un proceso para optimizar la salud, la calidad de vida y la autonomía de las personas a medida que envejecen.

Ante ese contexto, y bajo la premisa de que el nuevo Gobierno foral no dará ni un paso atrás en la apuesta por las políticas de bienestar social en Gipuzkoa, consideramos necesario adoptar una serie de decisiones de manera consensuada para restablecer la confianza con las entidades colaboradoras, y mantener el nivel de calidad de las prestaciones y servicios.

Entre las medidas que proponemos para ello destacan la creación de un Foro Permanente de coordinación con el tercer sector con el fin de profundizar en el modelo de protección social de Gipuzkoa y abordar el desafío del envejecimiento.

  • Además, planteamos centrar los esfuerzos del nuevo organismo KABIA en la asunción de las residencias municipales. En modo alguno se pretenderá suplantar el papel que desarrolla el tercer sector en diversos campos de los servicios sociales.
  • Acabaremos con el intervencionismo radical de los anteriores responsables de Política Social en las negociaciones del convenio de empresa.
  • Retomaremos la coordinación con los ayuntamientos a través de Eudel y estudiar el Mapa de Servicios Sociales.
  • Impulsaremos el Centro Nacional para la Investigación sobre el Envejecimiento.
  • Elaboraremos un Plan de Atención Integral a las Mujeres Víctimas de Malos Tratos.
  • Pondremos en marcha planes estratégicos de atención a la discapacidad y a las personas en riesgo o en situación de exclusión social.

 

TERCER RETO: RESIDUOS

La gestión de los residuos será, sin género de dudas, otro de los aspectos más relevantes de la legislatura. Tras la gestión de estos cuatro años, nos comprometemos a actuar, de manera inmediata y para resolver definitivamente el problema de la gestión de los residuos con criterios de sostenibilidad económica, social y ambiental. Y lo haremos desde la absoluta transparencia.

Para ello, actualizaremos el Documento de progreso PIGRUG y realizaremos un inventario riguroso y actualizado de las cifras de residuos, de los flujos y de los costes.

Como ya anunciamos en campaña, procederemos a construir la planta de incineración prevista en el PIGRUG, o en su caso, una planta adaptada a la nueva previsión de necesidades de infraestructuras si así lo determina la prognosis. Asimismo, colaboraremos en la implantación del 5º contenedor con chip, revisaremos jurídicamente  los recursos presentados y analizaremos las consecuencias de las resoluciones judiciales emprendidas por el anterior Gobierno foral.

 

CUARTO RETO: POLÍTICA FISCAL Y FINANCIERA

En cuanto al área de política fiscal y financiera, recalcar que la lucha contra el fraude fiscal constituye para nosotros una prioridad absoluta. Y así lo vamos a demostrar en los próximos cuatro años. Además, nos comprometemos a enfocar la fiscalidad como instrumento para favorecer la actividad económica y el empleo, y no sólo como mero instrumento recaudatorio.

Asimismo, valoramos de forma positiva la reforma fiscal aprobada en los tres Territorios Históricos que afectó al Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas, al Impuesto sobre Sociedades y al Impuesto sobre Sucesiones y Donaciones, que entró en vigor con efectos desde el 1 de enero de 2014.

Dicha reforma ha permitido configurar un sistema tributario a nivel de Euskadi, más equitativo y progresivo, con un alto nivel de armonización, que va a permitir aumentar la capacidad recaudatoria de las Haciendas Forales para hacer frente al sostenimiento de los servicios públicos, particularmente aquellas que definen el Estado de Bienestar.

Desde esta perspectiva, manifestamos nuestra voluntad de profundizar en los principios de progresividad, igualdad, equidad, capacidad económica, justicia tributaria y no confiscatoriedad, conciliando el deber de recaudar la cuantía de impuestos que se requiere para financiar el Estado de Bienestar y las medidas de impulso económico.

Existe en la actualidad una figura impositiva que se encuentra desarmonizada a nivel de Euskadi: el impuesto que somete a gravamen el patrimonio de las personas físicas es bastante similar en Araba y Bizkaia, siendo la normativa guipuzcoana distinta en varios aspectos. En concreto, en la eliminación de la exención de los elementos o participaciones empresariales que componen el negocio familiar (exención de la empresa familiar), estableciéndose una bonificación del 75%, y la eliminación del conocido como “escudo fiscal”, así como los tipos de gravamen (más bajos en Gipuzkoa que en Araba y Bizkaia).

Consideramos que un sistema tributario justo no puede, en ningún caso, separarse del principio de progresividad ni del principio de igualdad.

Por ello, es necesario abordar una reforma de la Norma Foral 10/2012, de 18 de diciembre, del Impuesto sobre la Riqueza y las Grandes Fortunas que garantice:

  • La armonización fiscal entre los Territorios Históricos
  • La progresividad del Impuesto
  • La no penalización de generación de actividad económica
  • Una valoración justa y equitativa de los bienes inmuebles

Para ello, la reforma del Impuesto de Patrimonio, dicho de un modo resumido, establecerá una tarifa similar a la previa a la modificación del impuesto, que contiene más tramos y con un tipo marginal superior. Además, establecerá la exención de los bienes y derechos de las personas físicas necesarios para el desarrollo de su actividad económica. Por otro lado, mantendrá la no aplicación del denominado escudo fiscal a aquellos contribuyentes con activos financieros, salvo en el caso de pérdida patrimonial. Y, por último, establecerá un sistema que opta por una única valoración, la catastral.

Queremos impulsar un tratamiento fiscal favorable a las empresas que se internacionalicen, inviertan en tecnología y maquinaria, desarrollen programas de participación de las personas, contraten jóvenes, personas en riesgo de exclusión o parados de larga duración y realicen proyectos de intraemprendimiento.

 

BOSGARREN ERRONKA: MUGIKORTASUN AZPIEGITURAK

Datorren legealdirako ezarri dugun beste erronka lurraldearen oreka lortzea da. Eta horretarako, eskualdeetan bizi diren herritarrak konektatuko dituzten azpiegiturak bukatu nahi ditugu.

Aurreko legealdietan egindako ahalegin eta apustuei esker, Gipuzkoak punta puntako errepide sarea dauka, bidaiarien segurtasuna bermatu eta ibilgailuen trafikoa banatzea ahalbidetzen duena. Datozen lau urteotan eredu hori sendotuko dugu, Antzuola eta Bergara arteko errepidea bukatu, eta Gipuzkoako Biribilgunea deritzona amaituta.

Horrez gain, Irun eta Etxegarate artean, matrikulak irakurriko dituen bidesari sistema ezarriko dugu, modu horretan, Gipuzkoa zeharkatzen duten kamioilariek Foru Aldundiko diru-kutxari lagunduko diete.

Neurri horiei guztiei trafikoetan igartzen hasi den igoera gehitzen badiogu, ondoriozta dezakegu BIDEGIren finantza egoera bermatuta egongo dela epe ertain eta luzean. Eta, horri esker, tarifa finkoa mantendu ahal izango da.

Errepideen atalarekin amaitzeko, konpromisoa hartu dugu N-1 eta AP-8 errepideetan hobekuntza lanak egiteko.

Bestalde, garraio publikoa sustatuko dugu. Eta horretarako, Donostialdeako metroa sustatu, abiadura handiko trena Donostiara sartzea ahalbidetu eta Donostia eta Baiona Eurohiriaren garraio publikoa hobetzen saiatuko gara.

Pasaiak protagonismo berezia izango du legealdi honetan. Azken lau urteotako etenaldiaren ostean, Pasaiako Portu Agintaritzarekin harremana berreskuratuko dugu erakundeen arteko lankidetza sustatu eta portuko eta badiako erabilerak bateragarri egiteko. Epe motzean, gainera, hobekuntzak egingo ditugu Herrera eta San Pedro arteko bidean.

Zentzu horretan, Pasaia-Irun plataforma intermodala egiten saiatuko gara, Lezo-Gaintxurizketa izenarekin ezagutzen zena.

Azkenik, Hondarribiko aireportuaren aldeko apustuari eutsiko diogu eta garraio publiko iraunkorrerako tarifa finkoa zehazten saiatuko gara Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren baitan.

 

SEIGARREN ERRONKA: KULTURA ETA EUSKARA

Azkenik, kultura eta euskarari buruz hitz egingo dut, garrantzia handiko bi alor baitira eta krisi ekonomikoak eragin zuzena izan baitu biengan.

Lehenengoari dagokionez, Foru Aldundiaren helburua izango da kultura eta kultura-produktuak Gipuzkoako eraldaketarako motor bihurtzea. Izan ere, kultura ez da soilik geure pentsatzeko, bizitzeko eta jarduteko modua, baizik eta bizi kolektiboa sustatu, garatu eta hobetzeko erreminta ere.  Kulturak gure nortasun anitza indartzeko eta babesteko tresna izan behar du, eta garai berrietara egokitzeko bide eman behar du.

Ildo horretan, datorren legealdian kultura garaikidearen Tabakalera sorkuntza zentroa zabalduko dugu, ikus-entzunekoetan espezializatua izango den eta euskarazko edukiek protagonismo berezia izango duten Euskadiko punta puntako proiektua. Honi lotuta, nabarmendu behar dugu Arteleku Tabakaleran txertatu nahi dugula berriro, hura izan baitzen Egiako zentroaren arima eta motorra.

Bestalde, Foru Aldundia Europako Hiriburutzan inplikatuko da, betiere Donostiako Udalari dagokion lidergoa errespetatuz. Donostia izan baitzen hautagaitza diseinatu eta sustatu zuena.

Donostiako Zinemaldiarekin kolaborazioa indartzea eta gipuzkoarrei BEZ kulturalaren gehiegizko igoerak sortutako kalteak konpontzea izango dira kulturaren alorrean ezarri ditugun beste bi erronka garrantzitsu batzuk.

Jarraian, euskarari eskainiko diot tartea. Euskara izango baita datozen lau urteetarako zehaztu dugun beste erronka nagusietako bat.  Izan ere, ohartzen gara aurrerapauso handiak eman diren arren, ezagutza mailak gora egin duela, baina, ez horrenbeste hizkuntzaren erabilerak. Euskarak eskoletan eta hezkuntza alorrean egin du aurrera nabarmen, baina kaleko erabilera sendotu beharra dago. Eta, hori lortzeko, behar beharrezkoa da gazteen inplikazioa.

Azterketa hori eginda,  euskararen erabilera sendotuko duten programak bultzatzeko orduan, argi daukagu gazteen eskutik lan egin behar dugula, haiek baitira hizkuntzaren etorkizuna bermatuko dutenak.

Internet eta teknologia berriei ere erreparatu beharko diegu euskararen normalizazioa lortzeko helburu horretan. Izan ere, gazteek Internet eta Sare Sozialetatik kontsumitzen dituzte eduki gehientsuenak, eta ezinbestekoa izango da hizkuntzaren presentzia formatu hauetan ere indartzea.

 

AMAIERA

Amaitzen joango naiz. Esan bezala, hauexek dira Euzko Abertzaleak taldearen ustez Gipuzkoak dituen erronka nagusiei erantzuteko ardatzak; hau da, gure ustez, gizartea eskatzen ari dena; eta hau izango da legealdi osoan zehar gure taldeak behin eta berriro defendatuko duen proiektua.

Eta hori guztia elkarrizketaren eta adostasunaren bidetik abiatuko dugu. Uste baitugu aurrera egin eta lurraldeari behar duen egonkortasuna emateko, behar beharrezkoa dela alderdien arteko elkar ulertzea. Hori izan da, hain zuzen ere, Euskadiko Alderdi Sozialistarekin lortu dugun akordioaren xedea.

Alderdikeriak alde batera utzi eta adostasunaren bidetik ekingo diogu aro politiko berri honi, eta gure nahia da gainerako alderdiekin ere hori egiteko aukera izatea datozen lau urteetan.

Eskerrik asko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.