Uztailaren 1ean Zigor kodearen eta terrorismoaren delituen inguruko erreforma jarriko da martxan eta gai hori hartuta, Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean mintegia antolatu du Oñatiko Lege Soziologia Institutuak. Estatu mailako gaian adituak diren profesionalak gonbidatzeaz gain, Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren Zuzendari Marina Bidasoro eta Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Administrazio Publiko eta Justiziaren bozeramailea egon dira bertan.