Kooperatiba arteko lasterketa solidarioa, uztailaren 5ean, Mundukidek antolatuta

Goiatz Arana Begiristain 2015ko eka. 17a, 16:47

Uztailaren 5ean, Kooperatiben Nazioarteko Egunean, kooperatiben arteko lehen Mundukide lasterketa solidarioa egingo da Urkulun. Mundukidek 15 urte bete zituen iaz eta urteurren horren bueltan sortu zen ideia, ekintza ezberdin bat egiteko asmoarekin. 

Lasterketarako, hiru laguneko taldeak batu gura ditu Mundukidek, hiru kategoriatan: mixtoa, gizonak eta emakumeak. Izan ere, lasterketa solidario honek talde lanaren balioa jarri nahi du agerian kooperatibismoaren identitatearen ezaugarri gisa eta, horregatik baita ere, taldekide bakarra ez, talde osoa  batera iritsi behar da helmugara. Parte-hartzaileek zazpi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Urkuluko urtegiari buelta emanez.

Izen-emateak 10 euro balio du pertsonako, baina helburua ez da dirua batzea, hegoaldeko herrialdeen duintasunaren alde korrika egitea baizik. Lasterketa sinbolikoa izango da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak