Gabez Takarraran goizago dator aurten

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko eka. 4a, 21:00

Aurrekoetan baino apurtxo bat goizago, ekainaren 13an, egingo dute aurten Eskoriatzan Gabez Takarraran mendi lasterketaren bosgarren edizioa. 23 kilometro pasatxoko luzerarekin eta 2.400 metroko desnibelaz, besteak beste, Atxorrotx zein Makatzgaineko tontorreraino igoko dira lasterkariak. 200 parte-hartzailerendako lekua egongo da eta izenematea dagoeneko zabalik dago.

Azken bi ediziotako ibilbide berarekin egingo dute ekainaren 13an Eskoriatzako Gabez Takarraran mendi lasterketa. Duela bost urte hasi ziren antolatzen Eskoriatza Kirol Elkartea eta Udala elkarlanean eta urtetik urtera errotzen eta hedatzen joan dela azpimarratu zuten atzo, ekitaldiaren aurkezpenean antolatzaileek.

Gaueko 23:00etan abiatuko da lasterketa Eskoriatzako plazatik eta amaitu ere hantxe egingo da. Guztira, 23 kilometro pasatxoko luzera izango du, 1.200 metroko igoera positiboa, eta 2400 metroko desnibela. Ibilbideari dagokionez, azken bi urteetako berbera izango da herriaren bi aldeak zeharkatuz.

Bestelako ezaugarrien kasuan, ibilbidean barrena sei jan-edan postu egongo dira. Horrekin batera, gaueko proba izanda eta bidea ondo seinaleztatuta egon dadin, sistema berria erabiliko dute aurten: eguzki izpiekin kargatzen diren lanparatxo berrerabilgarriak jarriko dituzte iblibidean barrena.  

Baina zergatik egiten dute proba gauez? Askok galdetzen omen diete hori eta bi arrazoi eman zituen atzoko aurkezpenean Uribe-Etxebarriak. Batetik lasterketa berezia egin nahi zutela eta bestea, oso sentsazio berezia dela.

Izenematea zabalik da dagoeneko Interneten, gehienez 200 lagunendako. Lekua geratuz gero egunean bertan ere eman ahal izango da. Hemen egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak