7.000 bisitaldi ditu egunero GOIENA.EUS-ek

Gora egin du Goienako hedabideen audientziak. GOIENA.EUS-ek izan du gorakadarik handiena. %90ekoa Google analytics-en arabera. 7.000 bisitaldi ditu egunero GOIENA.EUS-ek. Goiena paperak ere gora egin du CIESen azken neurketaren arabera: 36.000 irakurle ditu astero gure eskualdean eta 41.000 Gipuzkoan. Goiena telebistak, azkenik, 6.000 ikus-entzule ditu egunero eta behera egin du iazko neurketarekiko CIESen arabera.

GOIENA.EUS-ek hazkunde handia izan du, aurtengo lehen bost hilabeteak iazkoekin alderatuz gero. Bisitaldiei dagokienez, %91,30ekoa. Ondorioz, gaur egun GOIENA.EUS-ek, batez beste, 7.000 bisitaldi ditu egunero, astean barrena, eta 5.700, egunero, asteburuan. Ahalegin berezia egin du Goienak, uneoro berriez elikatzeaz gain eta herritarrekin, taldeekin, elkarteekin, eskolekin edo erakundeekin batera egiteaz gain Komunitateari eskaintzen zaion leihoaren bidez, albisteak bideoez aurkezteko.

Bestetik, baita sare sozialen bitartez zabaldu edota partekatzeko edukia, twitter eta facebook bidez. Ahaleginak izan du saria, erabiltzaile kopurua izugarri hazi delako aurtengo lehen bost hilekoan. Datuak Google analytics-ek egiten duen neurketatik ateratakoak dira.

Papera nagusi

Goiena paperak ere gora egin du nabarmen, papereko euskarrien, bereziki egunkarien, etengabeko krisialdi eta irakurle jaitsieraren testuinguruan. Horrek ematen dio meritu handiagoa Goienaren papereko masiboari. 36.000 irakurle ditu astero Debagoienean eta 41.000 Gipuzkoan. Honenbestez, 2014an CIESek egindako neurketarekiko 7.000 irakurle irabazi ditu astero Debagoienean eta 5.000 Gipuzkoan. Eskualdeko bigarren papereko irakurrienaren, El Diario Vasco-ren, irakurle kopurua bikoiztu egiten du Goiena paperak. Hark 18.000 ditu-eta.

6.000 ikus-entzule egunero

Goiena telebistak, azkenik, 6.000 ikus-entzule ditu egunero Debagoienean, Gipuzkoan daukan kopuru berdina. Behera egin du CIESen 2014ko udazkeneko neurketarekiko. 1.000 galdu ditu, hain justu ere. Baina gora egin du, 1.000 irabaziz, iazko maiatzeko neurketarekiko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.