'Julio Galarta: gogoa duen paisaia-pintorea' erakusketa ikusgai, Gasteizen

Josu Bilbao 2015ko mai. 29a, 12:32

Vital Kutxa Fundazioa Gelan Julio Galarta pintorearen ehun margolan inguru eta beste hainbat bitxikeria bildu dituzte, erakusketa ikusgarri batean. Erakusketa, urriaren 4ra arte egongo da ikusgai.

Julio Galarta pintorearen erakusketa ederra ireki berri dute Gasteizeko Vital Kutxa Fundazioa Gelan. 'Julio Galarta: gogoa duen paisaia-pintorea' da erakusketaren izena eta bertan Arrasateko pintorearen ehun bat lan bildu dituzte. Margolanez gain, Galartak erabilitako materiala, koadernoetan egindako marrazkiak eta beste hainbat bitxikeria bildu dituzte. Margolanen artean, Arrasateko udaletxean dagoen mural ederra ikusi daiteke.

Lanak, Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartekoak, Arrasateko Udalarenak, eta beste hainbat bilduma partikularretakoak dira. Arabako paisaiarekin maiteminduta zegoen pintorea, eta lan gehienak Arabako paisaienak dira. Erakusketaren komisarioa Iñigo Arregi eskultorea izan da, eta erakusketa honekin, Julio Galarta XX. mendeko euskal paisaia-pintoreen artean dagokion lekua emango dio.

'Julio Galarta: gogoa duen paisaia-pintorea' erakusketa urriaren 4ra arte egongo da ikusgai Vital Kutxa Fundazioa Gelan. Aretoa, astelehenetik zapatura (18:00etatik 20:30era) egongo da zabalik, eta domeka eta jaiegunetan (12:00etatik 14:00eta, eta 18:00etatik 20:30era). Sarrera librea da.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak