Aniztasunean euskaraz bizitzeko deia Auzoko egitasmoaren jaian

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 23a, 17:49

Senegaldarrak, nepaldarrak, Saharakoak, pakistandarrak… Auzoko egitasmoko kideak Eskoriatzan elkartu dira gaur, maiatzak 23, eguerdian. Jateko goxoak eskaini dizkiete herritarrei, eta jatekoa izan da aitzakia euskararen altzotan elkartu eta kultura aniztasuna aldarrikatzeko.

Kuskusa, cebichea, barazki eta fruitu lehorrekin egindako entsalada, almendra eta kokodun arroz esnea, sahararrek gertatutako tea… eta beste jateko mordoa izan dute eskoriatzarrek. Izan ere, gaur Auzoko egitasmoan dabiltzan kideen bisita izan dute eta 100 lagunetik gora elkartu dira plazan; gehienak Debagoienean bizi direnak Antzuolan, Oñatin, Aretxabaletan… Baina urrunagotik ere etorri dira batzuk, Ibarratik esaterako. "Guztia dago benetan goxoa", zioten herritar askok eta platerak bete-bete eginda zituzten beste batzuek: "Gaur bazkalduta goaz etxera".

Jatekoa, baina, aitzakia besterik ez da izan euskarari bultzada emateko. Izan ere, kanpotik etorritako askok ulertzen dute euskaraz eta hainbatek ederto egin ere bai, nahiz eta Euskal Herrira etorri zirenetik denbora gutxi pasatu den. Era berean, kultura aniztasuna aldarrikatzeko eguna izan da. Eta halaxe eman diote jaiari bukaera, dantzan, Patxi Monterok gidatutako pausuei jarraituta.

Erlazionatuak

Auzoko egitasmoaren jaia

Mirari Altube Arrese 2015 mai 23 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak