Jaio zen leku berean ospatu du Jardunek 25. urteurrena

Goiena 2015ko mai. 19a, 16:50

Bihar, domeka, beteko dira 25 urte Jardun Euskara Elkartea sortu eta jendaurrean aurkeztu zutenetik. Eta urteurren hori ospatzeko ekitaldia egin dute UNEDeko aretoan. Zuzendaritzako kideak, langileak, bazkideak, era batera edo bestera elkartearekin lotura dutenak... 50 pertsona inguru batu dira gaur Jardun Euskara Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunean. UNEDeko aretoan hasi da ekitaldia, eta bertan, argazki eta bideoan bidez, Jardun sortu zenetik gaur egunerako bidea zein izan den azaldu dute, baita elkartearen egungo egoera zein den ere. Gero, luntxa egin dute Errege Seminarioko arkupetan. "Gaurkoa ekitaldi nahiko xumea izan da, baina asmoa dugu udazken alderako egun osoko ekitaldi bat antolatzea", azaldu du Jarduneko zuzendaritzako kide den Miren Etxebarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak