Arrosa gorriz josirik hasi dute goiza Aretxabaletako azokan. Aretxabaletako alderdi sozialista hauteskunde kanpainaren baitan, gerturatutako herritarren artean arrosak banatzen ibili da.
Miren Lorea Lana 16 urte zituenetik dago alderdian eta zortzi urtez Arrasateko zinegotzia izan da; hori horrela, Aretxabaletako alkatetzarako aurkeztu da hauteskunde hauetan. Aldaketa nabarmenak egiteko intentzioarekin agertu da Lana herritarrekin izandako lehen hartu-eman honetan. Hirigintzan, gazterian eta enpleguan aldaketak egingo dituela adierazi du, hala ere, atez atekoa kentzea du helburu nagusi.
Bestalde, Rafaela Romerok, Gipuzkoako Batzar nagusietako sozialisten bozeramaileak, Gipuzkoak berehalako aldaketa behar duela adierazi du eta aldaketa horretan sozialistek duten inplikazioa azpimarratu du.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak