Beñat Rezusta: "Niretzako kristorena da hau"

Julen Iriondo 2015ko mai. 9a, 13:14

Bergarako pilotalekuan batutako herriko zaleek bikain lagunduta –asko animatu zuten; frontoia ez zen bete, baina itxura ederra hartu zuen–, Rezusta handi batek 14-22 irabazi zion Xalari. Rezustak menpean izan zuen aurkaria partiduko zati handienean, eta tanto asko amaitu zituen aurrean. Orain Irujo izango du zain final laurdenetan, datorren domekan Eibarren.

Xalaren kontrakoan maila handia eman zuen bergarar gazteak. Partiduko lehen zatia parekatua izan zen, nahiz eta gehienean Rezusta joan aurretik, alde txikiekin. 13na berdindu zuten, 14-16 joan ziren, eta handik aurrerako tanto denak etxeko pilotariak egin zituen.

Neurketako zati handienean menpean izan zuen Rezustak Xala. Asko eman zion pilotari –bigarren zatian gehiago gozatu zuen; pare bat pilota pasa zizkion Xalari buruz gain–, eta tantoa primeran amaitu zuen, dejadaz eta bi-paretaz.

Xalak defentsako lanean ibili behar izan zuen, eta erasorako aukera izan zuen batzuetan ez zuen tantoa amaitzen asmatu. Rezustari eskuinera atera zion sakea sarri, eta hiruzpalau tanto lortu zituen horrela. Baina amore eman behar izan zuen Bergarakoaren nagusigoaren aurrean.

Erlazionatuak

Xala-Rezusta Bergaran

Julen Iriondo 2015 mai 09 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak