Kadeteak ere izango ditu aurten Dorletako Ama txirrindularitza taldeak

Txomin Madina 2015ko mar. 30a, 08:50

Martxoaren 28an aurkeztu ditu txirrindularitza taldeak denboraldira berrirako dituen taldeak; denera ibarreko hainbat herritako 30 txirrindulari inguru izango dira aurten Dorletako Amaren elastikoa jantziko dutenak. [ARGAZKIAK]

Urteroko ohiturari jarraituz, Dorletako Amaren Santutegian aurkeztu ditu Dorletako Ama txirrindularitza taldeak denboraldi berrian korrituko duten taldeak. Lehenengo Santutegi barruan eta gero kanpoan, talde argazkiak atera dituzte eta ondoren mokadutxoa ere egin dute.

Eskoritzako, Aretxabaletako, Aramaioko, Antzuolako eta Arrasateko txirrindulariak izango dira aurten taldean. Benjaminen, alebinen eta infantilen taldeez eta BTTn lehiatzen diren txirrindulariez gain, aurten talde berri bat izango du Dorletako Amak: kadeteena. Sei txirrindularik osatzen dute taldea: "Nagusitzen ari diren seinale da: aurretik ere gure txirrindulariak izandakoak dira. Jarraitu egin dute behintzat", azaldu du Junkal Perez zuzendaritzako kideak. Raul Blazquez izango da euren entrenatzailea: "Talde polita da, eta gogoz ikusten ditut. Oraindik ere badute ikasteko, baina denboraldi hasieran gaude, eta denboraldi polita dute aurretik".

Orokorrean dagoen mailaz galdetuta, gustura agertu da Junkal Perez: "Txirrindulari berri dezente hasi dira, eta aurretik datozenak apurka apurka ari dira martxa hartzen. Ikusiko dugu zer dakarren denboraldi berriak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak