Aisialdi eta euskara elkarte arrasatearrak gaur aurkeztu du udako oporretara begira prestatu duen udaleku irekien eta itxien eskaintza. Hala, 2 eta 12 urte bitarteko umeendako udaleku irekiak uztailaren 1etik 21era egingo dituzte. Kasu honetan, berrikuntza da 2 urteko umeendako ordutegia iaz baino zabalagoa izango dela, besteena moduan (10:00etatik 13:00etara). Udaleku itxien kasuan, hiru aukera egongo dira; tartean Bergarako Jardunekin eta Soraluzeko Pil-Pileanekin elkarlanean antolatzen dituzte Kosta ala kosta udalekuak. Maiatzaren 8an amaitzen da udalekuetan izena emateko epea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.