ALBISTEAK

Auto mugimendua bai, baina aparteko arazorik ez zubiko itzuleran

Imanol Gallego

San Jose eguneko zubiaren ostean, jende askok domeka arratsaldera arte itxaron du etxerako bidea hartzeko. AP-1 autobidea itxita dagoela kontuan izanda, Arlaban mendatea eta Leintz Gatzagatik pasatzen den GI-3310 errepidea ohikoa baino zirkulazio handiagoa izaten ari dira.

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, Gatzagako sarreran dagoen semaforoan auto-ilara txikiak sortu dira, baina orokorrean ez da aparteko arazorik egon. Kontuan izan, euri zaparradak izan direla eta errepidea bustita dagoela; horregatik, arretaz gidatzeko eskatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak