Aldaketa soziala orain. Tenemos alternativa lelopean, bihar, zapatua, egingo dituzte manifestazioak, Bilbon –Jesusen Bihotzetik abiatuko da 17:00etan– eta Iruñean –Antoniutti parketik 17:30ean aterata. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarekin bat egin duten ehun erakunde baino gehiagotako ordezkariek deitu dituzte, eta horietako bat, Antton Mendizabal, Debagoiena Zuzenean saioan izan da. Egoera aldatzeko premia dagoela azpimarratu du eta manifestazio jendetsua eta koloretsua espero dutela gaineratu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.