Porrota, Komunikaldien ardatz

Jagoba Domingo 2015ko mar. 11a, 20:24

Porrota izan da aurtengo Komunikaldien ardatza; Porrota arrakastaren ernamuin bezala. Huheziko fakultateak antolatutako berbaldiek ikasle nahikotxo batu ditu Arrasateko Garaia Berrikuntza gunean ikus-entzunezkoen munduko adituen bizipen eta esperientziak entzun eta horietaz ikasteko asmoz.

Goiz guztian zehar ikus-entzunezko proiektuen porrotetatik atera daitezkeen irakaspenen gainean jardun dira arlo horretako profesionalak. Iban Garate aktorea, Pablo Malo zine zuzendaria eta Asier Altuna izan dira ikasleei euren esperientziatik hitz egin dieten profesionaletako batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak