Adierazi dute Euskal bidea erabakiz erabaki egiten dela, herriz herri, lantokiz lantoki eta eskolaz eskola, espainiar eta frantziar Estatuek egiten dutenari edo egiten ez dutenari begira egon gabe.
Euskal bidea eta euskal estatua denok hobeto bizitzeko proposamena direla eta muga bakarra euskal herritarren gehiengoaren nahiaren errespetua dela gaineratu dute, eta zapatuan BECen abiatuko dela Euskal bidea.
Bertara joateko autobusak egongo dira Debagoieneko herrietatik, eta jakinarazi dute zaintza zerbitzua eta Irrien Lagunak ere izango direla haurrentzako.