Mozorroen Photocall-a

Aratusteetako argazkiek sariak izango dituzte

Jagoba Domingo 2015ko ots. 10a, 13:42

Debagoieneko komertzioetan erabiltzeko 20 euroko 65 bono banatuko dituzte datorren astean ibarreko merkatari elkarteek, Mankomunitatearekin eta Goienarekin elkarlanean. Aratusteetan, photocall-ak jarriko dituzte Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñatin eta bertan ateratako argazkiak bidaltzea izango da zozketan parte hartzeko bidea. Helburua; erosketak Debagoienean egiteko mezua zabaltzea.

Zapatuan hasi eta martitzenera artean, Debagoiendar askok mozorroa jantzi eta kalera irtengo dira inauteriez gozatzeko asmoz. Horren harira, Debagoeineko Mankomunitateak, Goienak eta herrietako merkatari elkarteek argazki lehiaketa bat jarriko dute martxan. Erosketak gurean egiteko asmoz aspaldian lanean dihardute, eta aratusteetan jarriko dute photocall-a kanpainaren beste urrats bat da.

Eskualdeko bost herritan jarriko dituzten irudien modukoak, argazkiak ateratzeko.

Badatoz Aratusteak Debagoienera, Anima zaitez eta ospa itzazu gurekin! lelopean, photocall-ak jarriko dituzte Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta eta Eskoriatzan. Erosketak Debagoienean Egin kanpainaren barne kokatzen da photocall-a eta bertan banaka, binaka zein taldekako argazkiak ateratzeko deia egin dute, horrela erosketa bonoak irabazteko.

Aretxarte, Bedelkar, Ibai-Arte, Txanda eta Axtroki merkatari elkarteen parte diren komertzioetan erabili ahalko dira 20 euroko balioa izango duten bonoak. 65 bonoen Zozketa otsailaren 18an egingo dute, datorren asteko eguaztenean.

Argazkia whatsapp bidez bidali

Argazkiak whatsapp bidez bidali beharko dira 688 69 00 17 telefono zenbakira eta bidalitako argazki guztien artean zozketa egingo da. Zapatutik martitzenera arte bidali ahalko dira argazkiak.

20 euroko bonoak  irabazteaz gain baina, bidalitako argazkiak goiena.eus webgunean egongo dira ikusgai zapatutik aurrera eta otsailaren 20ko Goiena paperean ere publikatuko dira.

Photocall-ak non eta noiz

Arrasate; zapatuan 12:00etatik 14:00tara eta 18:00etatik 20:00etara, eta martitzenean, 17:00etatik 20:00etara Seber Altube plazan.

Bergara; zapatuan 12:00tatik 15:00etara eta 18:00tatik 21:00etara Irala kalean, eta martitzenean, 18:00etatik 21:00etara San Martin plazan.

Oñati; Zapatuan eta martitzenean 18:00tatik 20:00etara Udaletxe aurrean.

Aretxabaleta; domekan 12:00tatik 14:00tara eta 14:30etatik aurrerantzean, Eroski onodko plazan.

Eskoriatza; zapatuan 10:00etatik 15:00etara Fernando Eskoriatza plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak