Elurrak ez du aparteko arazorik eragin arratsaldean

Imanol Gallego 2015ko ots. 5a, 20:07

Antzuola eta Bergara arteko GI-632 errepideko 22 kilometroan luizi baten ondorioz, errail bat itxita dago eta Ertzaintza txandaka ari da paso ematen. Eskualdeko gainontzeko errepide sarean egoerak, ez du okerrera egin eta arratsaldean ez da arazo berezirik egon.

Mendate eta herrietako maldak dira gune arriskutsuenak, horregatik zenbait herritan brigadako langileak gatza botatzen ari da oraindik.

Elurra kentzeko makinei esker Arlabango errepidea garbi dago. Hala ere, Ertzaintzak arretaz gidatzeko eskatu du. Mendateko errepideko bazterretan elur dezente ikusten da, eta kasu batzuetan metro erdiko elur geruza dago. Errepide zaharra itxita egon arren, bada Leintz Gatzagatik irten denik. Gatzagar batek azaldu digunez, errepide zaharretik ez da elurra kentzeko makinarik pasa eta ondorioz guztiak zurituta jarraitzen du.

Kintoak santa-eskean

Kontuak kontu elurrak sortutako buruhausteei garrantzia kendu, eta Eskoriatzako kintoek tinko eutsi diote ohitura zaharrari. Umore onarekin hartu edo ez, arriskuak hor jarraitzen du eta errepide nahiz kaleetan arretaz ibiltzea gomendatzen du Ertzaintzak. Hemendik aurrera, eta tenperaturak jaitsi egingo direla kontuan izanda, arazoak, elurrak beharrean, azpian dagoen izotzak sortuko ditu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak