Nagore Rico: "Neskak zazpi egunetan ezer jan gabe egon ginen"

El Conquistador del Fin del Mundo-ko parte-hartzaileetako bat da Nagore Rico aretxabaletarra. Beste hiru debagoiendar ere lehiaketan parte hartzen dabiltza: Ainhoa Manrique oñatiarra, Oihana Aldai aretxabaletarra eta Bergaran bizi den Iban Viaga. Ricorekin izan gara lehiaketako bere esperientziaren berri jasotzen. Esperientzia "gogorra", baina "oso positiboa" izan dela azaldu du.