Azken urteotan, etxebizitzen merkatuak izandako beherakadaren ostean, badirudi errekuperatzen hasi dela. Hego Euskal Herrian, laurdena igo dira etxebizitzen salmentak urtebetean. Gurean baina, merkatua ez da horren bizkor errekuperatu, eta azken urtean bailara kolpatu duten albiste ekonomikoak atzean utzi eta gero, badirudi salmentak igotzen hasi direla. 1.327 etxebizitza saldu ziren azaroan Hego Euskal Herrian, urte bat lehenago baino 268 gehiago
Salmentek gora egin duten arren, merkatua ez da krisi hasierako mailara iritsi, eta egun, salneurriak oraindik baxu daude.
Adituek diotenez, etxebizitza bat erosteko une egokia izan arren, pisu berri gutxi saltzen da oraindik. Hala ere, urteak iraun duen erabateko paralisiaren ondoren, merkatua errekuperatzen hasi dela dirudi.