Korrika prestatzen hasteko lehen bilerak asteon

Irati Goitia 2015ko urt. 12a, 09:00

Martxoaren 19an hasiko da 19. Korrika Urepelen eta Debagoienetik ere pasako da. Bada, dena antolatzen hasteko eta herri batzordeak osatzeko, asteon egingo dituzte lehenengo bilerak herrietan. Maite Ilarduia Iztuetarekin, Debagoieneko Korrikako arduradunarekin, izan gara Debagoiena Zuzenean saioan eta berak eman ditu azalpenak.

Herriz herri egingo dira bilerak. Hona hemen egunak eta orduak:

  • Oñati: Urtarrilaren 12an, 18:30ean, Bidebarrietako erabilera anitzeko gelan.
  • Bergara: Urtarrilaren 13an, 18:30ean, kultura etxean.
  • Aretxabaleta: Urtarrilaren 13an, 18:30ean, Loramendi elkartean.
  • Eskoriatza: Urtarrilaren 14an, 18:30ean, kultura etxean.
  • Leintz Gatzaga: Urtarrilaren 16an, 18:30ean, elkartean.
  • Elgeta: Urtarrilaren 16an, 18:30ean, liburutegian.
  • Arrasate: Urtarrilaren 19an, 18:30ean, Kulturaten.
  • Antzuola: Urtarrilaren 21ean, 18:30ean, kultura etxean.
  • Aramaio: Urtarrilaren 20an, 18:30ean, kultura etxean.

Informazio gehiago Korrikaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak