Gaur egin du Leintz Gatzagako udalbatzak 2014ko azkeneko osokoa, bi punturekin: harrera protokoloa eta Labidea zerbitzuaren adjudikazioa. Bi puntuok onartu egin ditu udalbatzarrak, aho batez.
Batetik, Aldundiak martxan jarriko duen harrera protokoloa onartu zuen udalak: Mankomunitateak kudeatuko duen hitzarmen horrek etorkinei begira bi lanpostu sortuko ditu sei hilabeteetarako.
Lau urterako kontratua
Bestetik, Labidea zerbitzuaren kontratua luzatzeko plegu administratiboak onartu dituzte osoko bilkuran. Oraingoan, urtebete barik, lau urterako adjudikatuko dute. Baina, ez zaio azken urtean esleitu diotenari zuzenean emango: izan ere, legeak hala aginduta, gutxienez hiru enpresa edo pertsonei Labidea zerbitzua bere gain hartzeko gonbidapena luzatuko zaie, eta gero, udalbatzarrak lehiaketara aurkeztutako proiektu horien artean aukeraketa egin beharko du, behin-behineko esleipena egiteko, hain zuzen ere.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.