Adierazitakoa baino hazkunde handiagoa izateko aukera egon badagoela adierazi du Joseba Madariaga finantza erakundeko azterketa zerbitzuburuak. Izan ere, petrolio upelaren prezioak izan duen jaitsiera albiste oso ona iruditzen zaio EAEko ekonomiarendako. Prezio baxu horien bolada luzatzen bada, %1,8tik %2,1era handituko litzateke barne produktu gordina.
Inflazioaren egoera ere aztertu du Laboral Kutxak. Momentuz, txostenaren egileek ez dute ikusten deflazioan erortzeko arriskurik, eta pixkanaka, prezioek gora egingo dutela uste dute.