ALBISTEAK

Espainiako Konstituzioaren egunean, "ospatzeko ezer"

Irati Goitia 2014ko abenduaren 9a

"Jai egun arrotzetan ospatzeko ezer” ez dutela eta, Espainiako Konstituzioaren egunean intsumisioa egin, eta herri eskolak, elkarretaratzea eta bazkaria egin dituzte Debagoieneko Ernaik eta Fan Hemendik batzordeak antolatuta.  Hain zuzen, Jai egun arrotzei intsumisioa, guk independentzia lelopean egin zuten elkarretaratzea atzo eguerdian Oñatiko Foruen plazan. Mobilizazio horren aurretik, baina, herri eskola izan zuten Julen Artzuagarekin, EH Bilduko legebiltzarkidearekin, gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak