Durangoko Azoka

Debagoieneko sortzaileak ari dira Durangon euren arrastoa uzten

Txomin Madina Milikua 2014ko abe. 6a, 17:07

Aurkezpenak, salmentak, sinadurak... Durangoko 49. Azokaren bigarren egunean ez da atsedenerako lekurik. Debagoieneko artistak ere batetik bestera dabiltza azokako gune ezberdinetan.

Hala, Gosek eta Angerrek, esaterako, kontzertuak eman dituzte Ahotsenean. Iban Gonzalez zuzendari arrasatearrak, Kalesarean dokumentala aurkeztu du Irudienean eta Aitor Arregi oñatiarrak, Laburbiraren barruan, Zarautzen erosi nuen film laburra. Fermin Etxegoienek eta Ruper Ordorikak bestalde, euren azken lanak, Eutsiko diogu? liburua eta Lurrean etzanda diskoa, hurrenez hurren, sinatu dituzte. Eguraldia lagun izan ez arren, jendea animatu da Azokara joatera, eta egun osoan zehar betea egon da Landakogunea.

 

Gaurko ekitaldi nagusiena Argizaola sariaren banaketa izango da. Anuntxi Aranak jasoko du aurtengo saria 20:00etan San Agustin Kultur Gunean egfingo den galan.

Erlazionatuak

Kulturaren plazak azken eguna gaur

Txomin Madina Milikua 2014 abe 08 Debagoiena

Saltokia baino gehiago

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014 abe 05 Debagoiena

Aurkezpenen ordutegiak

Jon Berezibar 2014 abe 05 Debagoiena

Debagoieneko sortzaileen lanak, aurtengo Azokan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014 abe 04 Debagoiena

Durangoko Azoka hasteko gertu

Mirari Altube Arrese 2014 abe 04 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak