Durangoko Azoka

Debagoieneko sortzaileen lanak, aurtengo Azokan

   

PRIME-TIME
Egilea: John Andueza.
Argitaletxea: Elkar.
Bala eta Klemente detektibearen istorioak kontatu ditu Arrasatekoak. Anduezaren lehenengo nobela beltza da honakoa.
SAN FERMINETAN, LESAKAN
Egilea: John Andueza.
Argitaletxea:Elkar.
Bilintx institutuko DBH. 4. mailako ikasleak dira protagonista; gazteentzako proposatutako eleberri umoretsua eta irakurterraza.
LURREAN ETZANDA
Egilea: Ruper Ordorika.
Argitaletxea: Elkar.Esparru ezberdinetara iristeko helburuaz sortu du Oñatikoak azkeneko diskoa. Egilearen esanetan, librea eta nortasun handiko lana.
SUA
Egilea: Emon.
Argitaletxea: Baga-Biga.
Bergarako taldearen hirugarren lana da. Askotariko gaiei buruzko hitzekin osatutako 13 kanta dantzagarrik osatzen dute.
LOU REED, MILA ESKER
Egilea: Jonan Ordorika.
Argitaletxea: Autoekoiztua.
Lou Reeden hainbat kantu ezagunen euskarazko moldaketekin osatutako omenaldi diskoa. Goseren standean egongo da salgai.
GOSARIAK
Egilea: Gose.
Argitaletxea: Jangura Produkzioak.
Hainbat diziplina artistiko batzen dituen proiektua. Gose, Joseba Sarrionandia, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikoleak egindakoa.
EUTSIKO DIOGU?
Egilea: Fermin Etxegoien.
Argitaletxea: Erein.
Sorkuntza arloko 12 lagunei egindako elkarrizketa bilduma da. "Eutsiko diogu?" galderari emandako erantzunez osatutakoa.
POESIAK SALBATUKO GAITU + ...
Egilea: Maite Toledo.
Argitaletxea: Autoekoiztua.
Poesia eta irudiak elkarren osagarri diren bi lamina egin ditu antzuolarrak. Edizio mugatua da; bakoitzetik 50 ale atera ditu-eta bakarrik.
OCTUBRE DE 1934 EN EUSKAL HERRIA
Egilea: Juan Ramon Garai.
Argitaletxea: Intxorta 1937 Kultur Elk.
Euskal Herrian 1934ko iraultzaren inguruan herriz-herri eman ziren borrokak eta borrokalarien izenak batzen dituen lana.
SUTE PERFEKTUA
Egilea: Anger.
Argitaletxea: Bonberenea Ekintzak.
Post hardcore eta rock gogorreko erritmoak oinarri, soul funk eta rap doinuekin nahastuta arrasatearren laugarren lan luzean.
HAINBAT OHE HUTS
Egilea: LKRTSN.
Argitaletxea: Autoekoiztua.
Irailean Arrasaten egin zuten Elkartasun egunerako herriko hainbat musikarik sortutako diskoa. Maukaren standean izango da.
PANTAILAK
Egilea: Ladis Lao.
Argitaletxea: Bonberenea Ekintzak.
Brigada Criminal, Captain Nemo eta Eskoria-Tza taldetan ibilitako musikariek sortutako proiektuaren estreinako lana.
BARNEKO AHOTSAREN BILA
Egilea: Fly Shit.
Argitaletxea: Autoekoiztua.
1996. urtean Bergaran sortutako taldeak argitaratu berri duen lana. Aurreko lanen estiloari jarraituz, hardcorea du oinarrian.
BEHI BI BLUES
Egilea: Gaizka Azkarate & Azkaiter Pelox.
Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak.
Hiru urteetako elkarlanaren fruitua da hamaika kanturekin osatutako bilduma. Blues doinuak oinarri dituen diskoa da.
EUSKERA ERRO ETA GARA
Egilea: Bittor Kapanaga.
Argitaletxea: Gerediaga.
Euskaldunen mundu ikuskerari eta hizkuntzari buruz Kapanagak egindako bost obra. Juan Martin Elexpuruk izan da editorea.
BADOA... BADIRAU
Egilea: Ain_1.
Argitaletxea: Autoekoiztua.
Laukote arrasatearraren bigarren lana da; Musika kaxa aurreko lanaren bidetik doa. Lozorroan sartuko den Ain_1 taldearen gero artea.
   
Erlazionatuak

Helburuak beteta itxi ditu ateak 49. Durangoko Azokak

Debagoiena

120.000 lagunetik gora bisitatu dute aurten Durangoko Azoka lehen hiru egunetan eta, hortaz, "iazko bisitari kopurura" heldu da. Bestetik, bisitari...
Kulturaren plazak azken eguna gaur

Debagoiena

Lau egunen ostean, 20:00etan esango zaio agur Durangoko Azokaren 49. edizioari. Balorazioen ordua izango da gero, gehien saldu dutenak zeintzuk dir...
Debagoieneko sortzaileak ari dira Durangon euren arrastoa uzten

Debagoiena

Aurkezpenak, salmentak, sinadurak... Durangoko 49. Azokaren bigarren egunean ez da atsedenerako lekurik. Debagoieneko artistak ere batetik bestera ...
Saltokia baino gehiago

Debagoiena

Gaur, egubakoitza, zabaldu dute Durangoko Azoka; ohi bezala, lau egunez izango da zabalik, astelehena barne. 245 erakusmahai izango dira eta 150 ku...
Euskal kulturari buruzko telebista tematikoa Durangoko Azokan, Goienaren eskutik

Debagoiena

Durangoko Azokan izango den Azoka Telebistak berrikuntzak izango ditu aurtengo edizioan; besteak beste, bertako platoan ekoitzitako zuzeneko saioak...
Aurkezpenen ordutegiak

Debagoiena

Debagoieneko sortzaileek euren lanak aurkeztuko dituzten ordutegia eta kokapenak.
Durangoko Azoka hasteko gertu

Debagoiena

Durangoko Azoka badator. Bihar, abenduak 5, zabalduko ditu ateak eta astelehen iluntzea bitartean izango da zer ikusi eta erosi. Aurtengoa, 49. edi...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.