Gozogileena ere artisau lana da Bergaran

Txomin Madina Milikua 2014ko aza. 30a, 13:27

600 erreileno eta beste horrenbeste tostoi eraman zituzten zapatuan Bergarako plazara. Horiez gain, 75 litro esnerekin txokolate beroa egin zuten, erreileno eta tostoien dastatzerako. Mujika, Reizabal eta Larrañaga gozotegietako artisauak arduratu ziren horiek guztiak prestatzeaz. [ARGAZKIAK]

Herritarrek gustura hartu zuten ekimena. Udaletxe azpiko arkupetan jarritako mahai eta aulkietan eseri eta han egon ziren nagusi zein gazte. Herritarrez gain, bisitariak ere aurkitu genituen: "Legazpitik gatoz. Autokarabanen gunera etorri gara, eta aukera aprobetxatu dugu dastaketara etortzeko", azaldu ziguten. 30 bat autokarabana elkartu zirela esan ziguten.

Gabonetarako gozoak

Bergarako gozogileen esanetan erreilenoak eta tostoiak gehien estimatzen dituztenak herritarrak dira: "Urte guztian saltzen ditugu", esan zigun Xabi Mujikak. Zapatuan, Gabonei begira egindako mazapan, turroi eta bestelakoak ere jarri zituzten salgai. Xabi Mujikak, Josune Sagastumek eta Elena Azpiazuk erakutsi zizkiguten euren gozotegietan egindako artisau lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak