Inoizko elikagai bilketarik handiena egin da asteburuan

Mirari Altube Arrese 2014ko aza. 29a, 13:27

Urteko elikagai bilketarik garrantzitsuena egiten dabiltza atzo eta gaur, Bergarako Elikagai Bankurako. Debagoienean 32 bilketa puntu jarri dituzte, Eroski, BM, Super Amara, Lidl eta Dia supermerkatuetan, eta dagoeneko elikagai mordoa jaso dituztela jakinarazi dute boluntarioek.

Esnea, olioa, azukrea, galletak, janari-poteak, aurrez gertatutako jakiak (babarrunak, dilistak, garbantzuak…), arroza eta beste elikagai mordoa dabiltza jasotzen. Aurten, gainera, umeekin akordatzeko eskatu dute eta hala, pixoihalak, esnea, pureak eta antzekoak ere eskatu dituzte. "Poltsa ematen diegu dendara datozen bezeroei gura dutena sartu eta Elikagai Bankurako emateko, baina asko dabiltza ematen erosketa-orga bete janari. Izugarria da", jakinarazi dute boluntarioek hunkituta.

Supermerkatuak itxi bitartean jasoko dituzte elikagaiak gaur. Iaz, 120.000 kilo inguru batu zituzten eta aurten kopuru hori gaindituko dutelakoan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak