Kros solidarioa Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde

Imanol Beloki 2014ko aza. 20a, 16:27

Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku ikastolak Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko kross solidarioa antolatu dute azaroaren 28rako ibarreko bost herritan. Herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia, eta dortsala lortzeko, gutxienez euro bateko ekarpena egin beharko da.

 

Azken hilabeteotan egoera zaila bizi du Ziburuko Kaskarotenea ikastolak, prefeturak egun diharduen tokitik kanporatu nahi dituelako bertako ikasle eta irakasleak. Hainbat aldarrikapen eta kexaren ostean ere, egoerak ez du onera egin, auzapezarekin hitzordurik lotu ezean, ezin baitute irtenbiderik adostu.

Gauzak horrela, Kaskarotenearen alde egiteko kros solidarioa antolatu dute bailarako ikastolek azaroaren 28rako. Hala, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara eta Oñatiko herriek, indarrak batu eta egun osoko egitarau propioa prestatu dute. Ikastoletako 4.300 ikasle arituko dira korrika goizean, eta arratsaldean, edonorentzat zabalik, tailerrak, karaokea, bertsolariak, dantzariak… izango dira.

Izen emate solidarioa

Kros solidarioan izena eman nahi dutenek dortsala jaso beharko dute herriko plazan, eta izen emateak euro bateko prezio sinbolikoa izango du. Ibilbidea ere edonork egiteko modukoa izango da, adin guztietara egokitua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak