'Aulki Hutsak' dokumentalak bi sari lortu ditu

Imanol Gallego 2014ko urr. 30a, 16:13

Debagoieneko Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako Aulki Hutsak dokumentalak, heriotza eta doluaren gaiak lantzen dituenak, bi sari jaso ditu nazioarteko Cine Invisible film jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleen saria

Pozik daude Arteman komunikazio enpresan. Komunikabideetan minutu gutxi izaten duten gaiak jorratzen dituen KZD zine jaialdiak Iñaki Peña medikuarekin batera egin Duten Aulki hutsak dokumentala saritu dutelako. Dolua eta heriotzaz mintzo den film honek oso zapore ona utzi du bilbon.

Seigarren jaialdia izan den honetan, Kanada, Iran edo Italiatik iritsitako beste film batzuekin lehiatu da Aulki hutsak. Eta euskarazko lan onenarena saria jasotzea garrantzitsua dela azpimarratu duten arren, ikusleek ematen duten saria are bereziagoa dela onartu du Arantzau Lagunilla, Artemaneko kideak.

Zine jaialdi honetan ez ezik, nabarmentzekoa da heriotzari eta doluari buruzko dokumental hau izaten ari den harrera. Ia astero Euskal Herriko zein kanpoko hainbat herri eta hiritan proiektatzen da. Gainera, KZD zine jaialdiaren barruan, gaur Donostian eskainiko dute Aulki Hutsak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak