Telebista berriz ere sintonizatu beharko da

Jagoba Domingo 2014ko urr. 29a, 16:23

Urtarrilaren 1etik aurrera telebista ikusteko, telebista aparailuak birsintonizatu egin beharko dira dibidendu digitalaren liberazio prozesua dela eta. Horrez gain, hainbat etxebizitzek euren instalazioan aldaketak egin beharko dituzte eta instalatzaile autorizatuengana jo beharko dute horretarako.

Dibidendu digitalaren liberazio prozesua delakoaren ondorioz, etxebizitza eta eraikinetako antenetan aldaketak egin beharko dituzte auzo-komunitateek; egin ezean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera ezin izango dira telebista kate nagusiak ikusi: ETB, Antena 3, Cuatro, Telecinco edo La Sexta beste batzuen artean. Antena aldaketa egiteaz gain, nork bere telebista aparailua berriro sintonizatu beharko du, kateak frekuentzia berrietan egongo direlako. Goiena Telebistaren kanala ez da frekuentziaz aldatuko.

Pasa den domekatik aurrera egin beharreko zeregina da, eta  momentu honetan birsintonizazioa eginez gero, kate nagusiak bi frekuentziatan ikusiko dira telebistetan; 2015eko lehenengo egunean ordea, bakarra geratuko da.

Egin beharreko aldaketak lehenbailehen egitea komeni da; batetik, instalatzaileek oso epe laburra dutelako aldaketa guztiak egiteko; eta bestetik, Espainiako Gobernuak diru laguntzak emango dituelako egindako aldaketengatik eta diru laguntzak emango dituzte eskakizunen hurrenkeran eta horretarako aurreikusitako kopurua agortu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak