Gipuzkoako bidegorri sareak Norvegiako Gobernuaren interesa piztu du eta atzo talde bat Debagoienean izan zen gure bidegorriak ikusi eta ibilbidea egiteko; arreta berezia tuneletan jarriz. Izan ere, Norvegiako kostaldean zehar errepide nazional bat egin behar dute eta oinezkoentzako eta bizikletentzako ere bidea egiteko asmoa erakutsi dute. Gurean trenbide zaharraren bideak erabili direla azpimarratu eta eurek horrenbeste trenbide zahar ez izan arren, ideiak hartu dituzte.