Bergara-Antzuola eta Antzuola-Urretxu zatietan lan hitzarmenaren betetzea kontrolatzeko fitxatzeko sistema jarri da. Alde batetik, obra egiten ari diren enpresei eta baita azpikontratatutakoei ere langileen inguruko beharrezko informazio guztia eskatu zaie, indarrean dauden lan hitzarmenen betetzea aztertzeko, kontrolatzeko eta bermatzeko beharrekoa, eta bestetik, obran lanean ari diren langileentzat fitxatzeko makinak jarri dira; langileek identifikazio txartelak izango dituzte, obrara sartzean eta bertatik irtetean kontrol makina horietatik pasa beharko dituztenak.
Bai enpresek emandako informazioa eta bai obran kokatutako terminalen bitartez sartutakoa VisualTime programarekin landuko da, eta aukera emango du datuak denbora errealean jasotzeko; enpresek emandako datuekin alderatzeko; lan hitzarmenekin alderatzeko; alertak ezartzeko ez betetzeen, plangintzarekiko desbideratzeen eta abarren inguruko abisuak emanez; txostenak ateratzeko eta azterketak egiteko.
Sistema informatikoaren bidez ezarriko den kontrolaz gain, Foru Aldundiak presentzia kontroleko mekanismo batzuk jarri ditu zaindarien bidez, eta hauek ziurtatu beharko dute obran dauden pertsona guztiek bertan egoteko baldintza guztiak betetzen dituztela. Zeregin horietan 10 pertsona arituko dira, bost obra bakoitzean, eta lan hori orain ere obretan aritzen diren zaindariek egingo dute.
Bidegik eta Foru Aldundiak 50.000 euro inguruko inbertsioa egingo dute, bien artean, sistema ezartzeko eta datuen tratamendua egiteko.