Koloreen bidegurutzea, margolanen elkargune

Imanol Gallego 2014ko urr. 16a, 21:04

Colorés erakusketa domekara arte egongo da ikusgai. Hiru artista erabat ezberdinen lanak izan arren, koloreak  eta bizipenek batzen dituzte. Izan ere, Montse Roldanek, Bingen de Pedrok eta Natxo de Vicentek "aspalditik" ezagutzen dute elkar, eta, De Pedrok azaldu duenez, "bizitzan bide desberdinak" hartu arren, berriro elkartu eta erakusketa antolatzea erabaki dute.

Erakusketaren izenburuak argi dioen moduan, kolorearen bidegurutzea izan da euren elkargunea.De Pedrok azpimarratu du erakusketan bildutakoa "urte luzeetako lanaren emaitza" dela. Gaineratu du kulturaz gozatzearekin bat bisitariek "ondo" pasako dutela, eta aspertzeko tarterik ez dela izango.

Estilo nahasketa

Hamazazpi lan bildu dituzte guztira erakusketan, eta, artisten ibilbideak bezala, margolanen estiloak ere desberdinak eta askotarikoak dira. Hori bai, guztiek kolorea dute ardatz.

De Pedrok, esaterako, geometria erabiltzen du bere lanetan, eta hiru dimentsioko irudikapenekin jolasten du. Roldanen lana, berriz, espresionismoan koka daiteke, eta espatula du lan-tresna nagusia. De Vicentek ere badu espresionismoarekin harremana, baina collagea ere lantzen du, eta, De Pedroren hitzetan, "zaila izan ohi da bere lan tresnak eta metodoak identifikatzea", haren lana abstraktuagoa baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak