Nerea Mendiola oñatiarraren Golden Gate zubiko "une magikoa" da lehiaketaren irabazlea

Imanol Beloki 2014ko urr. 15a, 15:13

Nerea Mendiola oñatiarrak, San Franciscon kamerarekin harrapatutako une berezia da Goienaren Udako Argazkien X. Goiena Lehiaketako irudia. "Alkatraz bisitatzera joan eta patiora irtetzean txori pila ikusi nituen. Eguzkia sartzen zegoela momentu ona iruditu zitzaidan argazkia ateratzeko".

Bergarako KB Photoestudio dendaren eskutik Canon EOS 1200D kamera irabaztea lortu du Nerea Mendiola oñatiarrak. "Momentu erabakigarrian une magikoa" harrapatzeagatik saritu du epai-mahaiak.

Argazkigintzara zaletasuna duten askoren lanak jaso dira lehiaketan eta epai mahaiak ez du lan erraza izan argazki onena aukeratzen. Argazkilaritza oso subjetiboa da eta Nerearen argazkia aukeratzeko hainbat faktore hartu ditu kontuan epaimahaiak: konpozisioa, argazki borobila izatea, polita, argia, momentua…

KB Photoestudioko Jon Anduezaren esanetan: "ez da beti berdina baloratzen. Batzuk oso orijinalak dira, beste batzuk berriz teknikoagoak. Urtero ez da berdina baloratuko. Hala parte hartzaileek buruari bueltak emateko helburuarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak