Bi erakundeek aurretik zuten akordioa eguneratu dute hitzarmen berriarekin. Modu horretan, egungo egoerara eguneratu dute akordioa, eta gainera, esparru berrietara zabaldu. Ikasturtearen kostua, matrikula, egoitza edo etxeetako alokairua, garraioa, materiala eta nazioarteko mugikortasuna finantzatzeko modua izango dute ikasleek. Helburua ikasketak ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleei unibertsitatean sartzeko aukera ematea dela azaldu dute Egibar eta Altunak sinatze ekitaldian.
Era berean, MUko ikasleek berme pertsonaleko mailegu bat eskuratu dezakete ikasi nahi duten graduaren, masterraren edo doktoretzaren kostuari aurre egiteko.
Urtebeteko indarraldia
Bi erakundeen arteko hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du –2015eko irailaren 15era arte.