Palestinarekiko elkartasuna, Maritxu Kajoiren mirarian

Arrasateko plaza eta parrokia inguruak jendez beteta zirela, eta behin lore eskaintza eginda, Palestinako bandera ekarri zuen jendaurrera Maritxu Kajoik, urteroko mirarian. Beti bezala, umore ona eta parranda izan dira txikiteroen omenezko egunaren osagaiak.

Egun osoko festa izan zuten askok atzo Arrasaten, egun osokoa eta berriak argitu arte iraun duena askorentzako. Festako momentu gorena, ordea, iluntzeko 20:30ean iritsi zen, Maritxu Kajoiri lore eskaintza egin eta mirariaren garaia iritsi zenean.

Ohiko trakak utzitako ke artetik Palestinako bandera agertu zen horman, aurreko hilabeteetan herri hark bizi izan duen erasoagatiko –eta urteetan bizi duen egoera zailagatik– elkartasun gisa. Une horretan eztanda egin zuen festak, eta, esan bezala, ordu luzez luzatu da oraindik.

Erlazionatuak

Goizetik ere dotore eta jai gogoz maritxutan

Arrasate

Egun osoko jaia da gaur egun Maritxu Kajoikoa. Festazaleak eguerditik atera ziren kalera jai gogoz. Kamerekin atera ginen lehen orduetako girotik e...
Maritxu Kajoi 2014: Kale-giroa

Arrasate

Maritxuetako 'photocall'-a, eder eta galant horientzat

Arrasate

Urteko egunik dotoreenean, photocall-a jarri zuen Goienak Herriko Plazan, Maritxu Kajoitik gertu. Alfonbra gorriaren gainean eta fokupean horren be...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.