Bi erakundeen arteko hartu emana zertan gauzatuko den zehazteko prozesu bat finkatu dute, pixkanaka gure komunikabideetan atzemango dena. Akordioaren arabera, hasiera baten batzuen eta besteen agendak elkartrukatuko dituzte bi erakundeek; aurrerantzean materiala elkarbanatzeko aukeretaz arituko dira.
Bi solairuko etxea, euskal komunikabideena
Tokikomek beti defendatu izan du euskal komunikabideen etxea bi solairukoa dela, non behean tokikoak leudekeen eta goian nazio mailakoak. Urko Aristiren iritziz, ezinbestekoa da bi solairuen arteko igogailuak eraikitzea eta gaur sinatutakoa da horietako bat.
Tokiko komunikabideetako kazetariak, EITBn
Lehendik ere tokiko komunikabideek badihardute elkarlanean Euskadi Irratiarekin eta horri esker, besteak beste, Mezularia saioaren barruan Tokikom tertulia entzun daiteke. Gaur sinatutakoarekin, EITBk ahots gehiago izango ditu aurrerantzean; izan ere, Azpimarra saioko solasaldietan tokiko komunikabideetako kazetariek hartuko dute parte.
Tokikomek, bestetik, babes eta euskarri izango du EITB, informazioaren alorrean batez ere.