Eskoziarrek euren etorkizuna erabakitzeko atzo egin zuten erreferendumaren harira, elkarretaratzeak egin ziren atzo eskualdeko herri nagusietan, EH Bilduk deituta. Eskoziarrek eta katalanek bezala, erabakitzeko eskubidearen "trenera igotzeko" unea dela aldarrikatzeko eta eskoziarrei babesa eskaintzeko egin zituzten bilkurak. Ikurrinak, Eskoziako bandera eta Yes berbarekin egindako kartel urdinak ikus ahal izan ziren Arrasaten, Bergaran, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Antzuolan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.