Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria

Maialen Torres 2014ko ira. 12a, 17:12

Atzo ehunka mila pertsonak V erraldoia osatu zuten Bartzelonan, erabakitzeko eskubidearen alde. “Azaroaren 9an bozkatuko dugu, azaroaren 9an irabaziko dugu” lemapean, Bartzelonako kaleak jendez gainezka izan ziren.

Hori eta gorri kolorez jantzi ziren atzo Bartzelonako kaleak, askok historikotzat jo duten diada egunean. Bartzelonako udaltzaingoak esan duenez, milioi bat eta zortzireunmila lagunek hartu zuten parte atzoko diadan. Espainiar gobernuak Katalunian duen ordezkaritzaren arabera, ordea, bostehun eta hogeimila izan ziren erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazioan. Edonola ere, jendetza bildu zen diada eguneko v erraldoian.

Bitartean, Tarragonan, 7000 pertsonak ezezkoa eman zioten kontsultari, batasunaren aldeko elkarretaratzean. Horren haritik, hedabide askok kataluniar gizartearen zatiketa azpimarratu dute, baina atzo gurean izan genuen Jordi Farreronsek, Bergaran bizi den Kataluniarrak, ez du hala ikusten. "Nik ez dut Kataluniar gizartean halako zatiketarik ikusten, eta nire ingurukoek ere berdin pentsatzen dute" dio Farreronsek eta gaineratzen du zurrumurru hori zabaldu dutenak medio eta alderdi jakin batzuk direla.

Farreronsen arabera, atzoko egunaren arrakastaren ostean, kontsultara begira daudela orain kataluniarrak. Izan ere, oraindik ez dago batere argi zer gertatuko den.

Atzoko mobilizazioen ondoren, Artur Mas Kataluniako gobernuko presidenteak esan du katalanek bozkatu, bozkatuko dutela, baina beste kontu bat dela zein baldintzatan bozkatuko duten. Izan ere, Kataluniako gizarteak Espainiar gobernuan jarria du arreta orain, kontsultaren balizko debekua dela eta. Edonola ere, azaldu du kontsulta konbokatuko duela eta dena prest dagoela azaroaren bederatzirako. Dena den, Masek ez du argitu bozketa debekatzen bada zer egingo duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak