Egoera sozio ekonomikoari irtenbidea eman asmoz harreman sare berriak sortu gura dira Gipuzkoa Sarean proiektuaren bitartez. Sare eraginkorra sortu, erantzun egokiak eman ahal izateko. Sinergiak hobeto aprobetxatzeko.
Besteak beste, nazioartekotasuna, energia edota enpresen lehiakortasuna bezalako gaiak azterten dira Eskualde Arteko Mahaian.
Gaurko topaketan, Urola Erdiko, Debabarrenako eta Bidasoako esperientziak ezagutu dituzte mahaiko kideek. Eskualde bakoitzaren errealitate sozio ekonomikoaren berri jaso eta estrategiak partekatu dituzte.
EHU, Deustu, eta Mondragon Unibertsitateak ere ordezkatuta daude Eskualdeen Mahaian, baita zentro teknologikoak eta Gipuzkoa berritzen ere. Bi hilabetean behin elkartuko dira hemendik aurrera ere, egun osoko gogoeten bitartez, harreman sare horretan sakontzen joateko.