ALBISTEAK

Hasi dute ikasturte berria

Irati Goitia 2014ko irailaren 8a

Gaur ekin diote 2014-2015 ikasturteari Haur Hezkuntzako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle gehienek. Izan ere, Arizmendikoek eguaztenean abiatuko dute ikasturtea. Bergarako San Martin eskolan poza eta negarra, biak, nahastu dira gaur goizean.

Aurtengo ikasturtea LOMCEk baldintzatuta ere hasi dute ikasle eta irakasleek. Oraingoz, hezkuntza erreformak ez du aldaketa nabaririk ekarriko Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, aurten eragina nabarituko dute soilik Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta bosgarren mailatan.

Hainbat sindikatu eta eragilek LOMCE legea ez ezartzeko eskatu dute gaur prentsara bidalitako ohar baten. Horrela, ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, UEUk eta Hik Hasik hezkuntza eredu propioaren alde egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak